1999ko bestak bukatzeko Asau Eguna eta jubilatuen bazkaria Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 16a, 09:30

1999ko bestak borobiltzeko bi modu izan zituzten Etxalarren: gazteenek Asau Egunean lohiez oratuak bukatu zituzten bestak. Larraburua elkarteko jubilatuek, berriz, elkartean bazkaria izan zuten. Batzuk zakarxeago, bertzeak dotoreago, baina bietan umore ederra izan zuten. Horretaz gain, pilota partidak eta lehiaketa eta txapelketetako sari banaketak ere izan zituzten Etxalarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun