Genero indarkeriaren inguruko prestakuntza jarduerak eginen dituzte Lesakan irailaren 2an eta 9an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 12a, 19:00

Genero indarkeriarekin lotutako prestakuntza jarduerak antolatu ditu Lesakako udalak irail hasierarako, genero indarkeriaren aurkako Estatuko Paktuak lagunduta. BerHezi taldekoak izanen dira formatzaile. Izena eman eta informazio gehiagorako 692 18 92 86 telefonora deitu behar da. Helduei eta gazteei zuzendutako saioak izanen dira eta aforoa mugatua izanen dute.

Irailaren 2an, asteazkenean 18:00etan hasita, bi orduz, ‘Genero-indarkeria, sentsibilizazioa eta prebentzioa’ landuko dute Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.

Irailaren 9an, asteazkenean 18:00etan hasita, bi orduz, ‘Matxismoa 2.0 genero-indarkeria sarean’ landuko dute leku berean

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun