Berako Udalak eta Kultura Batzordeak antolatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Old School Funky Family taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 15ean, larunbatean 19:00etan Altzateko plazan.
Old School Funky Familyk hamar urte baino gehiago daramatza Iparraldetik bere funk, jazz eta afro-beat nahasketa erritmikoa mota guztietako jaialdietan zabaltzen. Bai karrikan desfilatzen dutenean, bai eszenatoki batera goitzen direnean, zortzikote honetako kideek parranda musikala bermatzen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!