Igantziko bestak ere bertan behera uztea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 19:00
San Migel bestarik ez dute aurten izanen Igantzin, baina dantza taldeko nagusienak entsaioekin hasiak dira.

Igantziko dantzariak entsaioekin hasiak dira, halere

Igantziko bestak ere bertan behera utzi dituzte, uztailaren 31n egindako bileran erabaki zutenez. Juankar Unanua alkateak aipatu digunez, «egia da irail hondarrera arte tarte gehiago genuela erabakia hartzeko, baina bertze aldetik udazken aldera egoerak okertzera egin zezakeela ere aipatua zutenez, aurten bestarik ez antolatzea erabaki dugu». Oraindik ez dute erabaki neurri ttikiagoko ekitaldiren bat prestatzea edo ez. Bestarik ez izanik ere, Igantziko dantza taldeko nagusienak, 14 urtetik gorakoak, entsaiotan hasiak dira urtea bukatu baino lehen saio bat egiteko asmoarekin. Animo gazteak, ea lehen bai lehen zuen saiotaz gozatzeko aukera dugun!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun