Txotxongilo antzerkia izanen dute Lesakan abuztuaren 13an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 13:00

Ttipia Produkzioak taldeak Egur taupadak taularatuko du

Sorginxulo Lesakako Kultur Bilguneak eta Lesakako Udalak antolatutako Udako kultur zikloaren baitan Ttipia Produkzioak taldeak Egur Taupadak txotxongilo antzerkia eskainiko du abuztuaren 13an, ortzegunean 19:00etan Eltzeta plazan.

Sukaldeak istorioz beteta daude. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egun hotzetan. Pastel usaina dute askok. Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da horietako batetik. Lurralde urrun batetik datorrela dio, bertan basoak errauts bihurtzen ari dira, eta soroak lehor daude. Gainera, aspaldi ez du euririk egiten.

Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina, horretarako, "Arboliako" lurralde misteriotsura bidaiatu beharko dugu, eta, han, Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain.

FITXA TEKNIKOA:

  • Jatorrizko ideia eta gidoia:Mikel Hernández
  • Aktorea:Mikel Hernández
  • Zuzendaria:Ciro Izurrategi
  • Zuzendari laguntzailea:Asier Álvarez de Arkaia
  • Eszenografia:Aitzkoa Martínez de Marigorta
  • Argien diseinua:Alaine Arzoz
  • Diseinu grafikoa:Ciro Izurrategi, Txelo Cerro
  • Ekoizpena: Ttipia Produkzioak
  • Adina:3-8 urteko haurrak eta familiak
  • Iraupena:50 minutu

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun