Agiñako errepidearen eraikuntzaren inguruko jakingarriak emanen ditu Fernando Mendiola historialariak abuztuaren 12an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 10a, 18:00
Zalako kanpamendua, Oiartzun eta Lesaka arteko errepidea egiten ari zirenenean.

Asteazkenean 19:00etan hasiko da solasaldia Harriondoa Kultur Etxean

Fernando Mendiola historialariak Ondare ilun baten balio soziala: errepideak eta muga gotorlekuak Nafarroako Pirinioan solasaldia eskainiko du abuztuaren 12an, asteazkenean arratsaldeko zazpietan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Frankismo garaian, Lesaka eta Oiartzun lotzen dituen errepidean egindako bortxazko lanen inguruko solasaldia izanen da.

Lesakako Udalak eta Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatu dute hitzaldia eta osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun