Mugaldekoak Band taldeak kontzertu beroa eman du Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 10a, 14:00

Uda Bizia egitarauak aitzinera segitzen du Beran eta musika doinuak izan zituzten berriz ere Altzateko Plazan larunbat arratsalde sargorian. Abuztuaren 8an Mugaldekoak Band taldea (Raul Garcia Etxeberria, Beñardo Goietxe Laurnagarai, Xabi Perez Bull eta Mattin Arbelaitz) aritu zen. Taldearen lau diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera izan zuten itzala bilatu zuten entzuleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun