Lehen jaunartzeak abuztuaren 9an eginen dituzte Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 7a, 20:00
Igantziko elizan eginen dituzte lehen jaunartzeak.

Normalean maiatzean egiten dira lehen jaunartzeak Igantzin ere, baina aurten bizi dugun egoera berezia dela eta, abuztuan ospatuko dira, hain zuzen ere abuztuaren 9an. Meza igande eguerdiko hamabietan izanen da eta bertan lau haurrek ospatuko dute beraien lehen jaunartzea. Bertze urtetan ohitura bihurtua dugun hamaiketakoa aurtengoan ez da eskainiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun