Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen azoka eginen dute abuztuaren 8an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 7a, 09:00
Larunbat goizean eginen dute berriz ere azoka Beran.

Larunbatean 10:30etik 13:30era Beralandetan.

Abuztuan ere Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Abuztuaren 8an, larunbatean 10:30etik 13:30era izanen dute hitzordua Beralandetan.

Berako udaletik aipatu dutenez, «bizi dugun egoera nahasi honek gero eta beharrezkoago egiten du bertako baliabideak erabili eta sustatzea elkar lagunduz aitzinera egiteko». Honela, larunbateko azokan izanen da inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosteko: gasnak, ogia, euskal xerriaren produktuak, eztia, sagardoa, zukua, ukenduak… Berako udalak beratar eta bisitariak animatzen ditu, «pausu bat ematera tokiko grapenaren alde eta erosketa bertako produktuekin egitera, bidenabar zuen osasuna zaindu eta indartzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun