Uztailaren 4az geroztik, asteburuero Arantzako Aterpean egiten ari diren Uda garai akustikoa egitasmoaren baitan, larunbat honetan Petti abeslari eta musikariaren txanda izanen da. Bere azken diskoa, ‘Manipulazio estrategiak’ aurkeztuko du 19:30etik aitzinera.