Lesakako parke eolikoa

3.433 sinadura aurkeztu dituzte Lesakako Auzoberriko parke-eolikoaren kontra

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 13:07

Endara Bizirik Plataformako kideak eta Lesakako udal ordezkariak Iruñean, Auzoberriko parke eolikoaren kontrako 3.433 sinadura aurkeztu dituztenean.

Endara Bizirik plataformako kideekin batera, udal ordezkariak ere izan dira Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan

Lesakako Udaleko ordezkariek eta Endara Bizirik plataformako kideek haien alegazioak aurkeztu dituzte gaur Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan Auzoberriko parke-eolikoaren kontra. Plataformako ordezkariekin batera, Ladis Satrustegi alkatea eta Jose Luis Etxegarai zinegotziak izan dira Iruñean.


Lesakako Udaleko ordezkariek eta Endara Bizirik plataformako kideek haien alegazioak aurkeztu dituzte gaur Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan Auzoberriko parke-eolikoaren kontra. Plataformako ordezkariekin batera, Ladis Satrustegi alkatea eta Jose Luis Etxegarai zinegotziak izan dira Iruñean.

Maiatzaren 5ean jaso zuten Lesakako Udalean Nordex Energy Spain SA empresak sinatutako proiektu bat bertan 11 haize errota handi-handiak jartzeko. Horietatik bederatzu herri-lurretan daude. Ia 200 metroko altuerako errotatzarrak, orain arte Nafarroan ikusi ditugun guztiak baino aunitzez handiagoak. Behin udal talde bakoitzak bere aldetik proiektua aztertuta, ekainak 25ko plenoan bere aurkako mozioa onetsi genuen aho batez, bertzeak bertze:Lesaka eta Lesakarren hitza kontutan hartu gabe egina delako eta ez dituelako aintzat hartu ingurumenean, ondare historikoan eta bertan bizi diren auzotarren bizitzan eraginen dituen kalteak. Batzorde bat eratzea ere adostu zen, proiektuarekiko jarrera zehatzago lantzeko.

Haize errotak paratu nahi dituztenek, ordea, ez dute kontuan hartu 800 metro inguruan 40 etxebizitza baino gehiago daudela lau auzotan banatuta,  aztarna arkeologiko garrantzitsuak eta naturgune paregabea bertako bizilagun eta bisitariek kirola egiteko eta aisialdirako erabiltzen dutena. Naturan eta paisaian parke honek izanen zuen eragina ere hagitz kaltegarria litzateke alegazio egileen ustez.

Alegazio agiriez gain sinadurak ere eraman dituzte gaur erregisotrora: 3433. Lesakak 2.700 biztanle izaki, jendearen erantzunaren tamaina ematen du siadura kopuru handi honek.

Proiektua oraindik hasmenta fasean dago eta erabat legez aurkakoa da. Lesakako Hirigintza ordenantzaren kontrakoa. Horregatik guztiagatik uste dute garaiz dabiltzala geldiarazteko.

Lesakako Udaletik eta Endara Bizirik plataformatik argi utzi nahi izan dute haiek energia berriztagarrien alde daudela, eta izan ere, bertze ekimen batzuk martxan daudela herrian adierazi dute. Proeiktu berritzaileak bai baina jasangarriak eta neurrikoak nahi dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun