ARTXIBOTIK

Berako bestetan haurren eguna 1999an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 6a, 07:00

Duela 21 urtetako bestetan, Haurren Eguna ospatu zuten: Mukikrosa, ur-besta, puzgarriak, zezen mekanikoa, karts… Denetik izan zuten ongi pasatzeko. Helduxeagoek migattuen aitzinean ere lasterka ibili ziren. San Esteban egunean, Berako dantzarien ohitura zahar baten berri ere eman zuten Ttipi-Ttapa Telebistako kamarek eta Jon Abril kazetariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun