Mugaldekoak Band taldeak kontzertua emanen du abuztuaren 8an Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 18:00

Larunbatean 19:00etan ‘Uda Bizia’ egitarauaren barrenean

Uda Bizia egitarauak aitzinera segitzen du Beran eta musika doinuak izanen dira Altzateko plazan datozen larunbatetan ere. Abuztuaren 8an Mugaldekoak Band taldea (Raul Garcia Etxeberria, Beñardo Goietxe Laurnagarai, Xabi Perez Bull eta Mattin Arbelaitz) ariko da. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Formatu musikal honi Mugaldekoak Band deitu diote. Bertan, taldearen lau diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera egonen da. Horretarako, banda soinu osoa izateko asmoz, lau musikari aritzen dira mugaren inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun