Erabatera taldeak kontzertua eskaini du Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 15:00

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Erabatera taldeak kontzertua eman zuen abuztuaren 1ean, larunbatean Berako Kultur Etxean. Hasiera batean Altzateko plazan egitekoa bazen ere, eguraldia zela eta, badaezpada kultur etxearen aterpera eraman zuten. Entzuleek segurtasun neurri guztiak betez sartu ziren Kultur Etxera eta musika emanaldiarekin gozatu ederra hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun