San Esteban eguneko dantzak sareratu dituzte Gure Txokoa dantza taldeak eta Berako txistulariek

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 12:30

Aurtengoan San Esteban eguna modu berezia ospatzen ari dira. Beratarrentzat zaila da egun hau Berako dantzarik gabe ulertzea eta horregatik, Gure Txokoa dantza taldeak eta Berako txistulariek sorpresa ttiki bat prestatu dute eta aurtengoan ere, bertze modu batera bada ere, Berako Bordondantza eta Makildantzak ikusteko aukera eman dute. «Hurrengo urtean gogo gehiagorekin bueltatuko gara plazara, gora Bera eta gora San Esteban!», diote bere idatzian. Horretarako bideo dotorea prestatu dute, kalitate handikoa eta zenbait irudi drone bidez hartuta. Ikusi eta gozatu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun