Bestarik ez baina pilotari profesionalekin jaialdia izan dute Berako Eztegaran abuztuaren 2an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 13:00

Partida nagusian, Altuna III.ak eta Imazek erraz irabazi zieten Urrutikoetxea eta Irribarriari

Normalean abuztuaren 4an izaten dute pilota jaialdi handia Berako bestetan. Aurten, ez dute bestarik izanen, baina profesionalen arteko pilota jaialdiak ez zuen hutsik egin Eztegara pilotalekuan. Normalean baino anitzez jende guttiago sar zitekeen eta sartutako guztiek segurtasun neurriak zorrotz bete zituzten. Giro polita sortu zen Eztegaran, baina pena bakarra, ez zela borroka eta oreka handiegirik izan bi partidetan.


Lehenbiziko partidan, sasoi betean ageri den Peio Etxeberriak eta Bikuñak 22-12 irabazi zieten Bakaikoa eta Mariezkurrena II.ari. Partida nagusian, berriz, Caixabank Masters txapelketari zegokionean, Jokin Altuna III.ak eta Ander Imazek 22-10 irabazi zieten Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun