Berako Bezperako Zortzikoa eta Alkate Soinua historikoak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 09:30

Aurtengo uda aldrebes honetan, urtero San Esteban besten aitzakian karriketan jotzen dituzten txistu doinuak entzunarazi asmoz bideo hauxe prestatu du Berako tuntuneroak taldeak. Berako Bezperako Zortzikoa eta Alkate Soinu ezaguna grabatu dituzte, Josu Goia eta Jose Ignazio Ansorenaren moldaketekin. Zortzikoa abuztuaren 2ko ilunabarrean zein 3ko goizeko karrika bueltan jotzen dituzte. Alkate Soinua berriz, Gure Txokoa Taldeko dantzarien laguntzaz agintariak Herriko Etxetik Elizarako bidean doazen bitartean jo ohi dute abuztuaren 3an. «Hurrengo urtean zuzenean joko ditugu!» diote Berako txistulariek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun