Berako balkoi lehiaketako sariak banatu ditu Larun Haizpe elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 10:00

Herria bortz gunetan banatu eta bakoitzean sari eta aipamen bana eman du

Gure herria lorez betea lelopean beratarrei balkoiak apaintzeko eta zaintzeko deia eginez, aurten bosgarren edizioa bete duen balkoi lehiaketa antolatu du Larun Haizpe Berako zerbitzu, merkatari eta ostalarien elkarteak, Berako Udalarekin elkarlanean. Uztailean, elkarteko hiru kidek eta udaleko bik osatutako epaimahaia herrian barna ibili da eta uztailaren 31n egindako ekitaldi xumean banatu dituzte sariak.


Bera herria bortz eremutan banatu dute: Altzate; Legia, Kanttonberri eta Eztegara; Bera; Agerra eta baserriak. Gune bakoitzeko saritu bat (bi lagunentzako afaria elkarteko jatetxe batean) eta aipamen bat izan (Larun Haizpeko kideen produktuez osatutako lotea) izan dira. Honela, Altzaten, sari nagusia (Churrut jatetxean afaria) Irrintzineko Ana Etxebesterentzat izan zen eta aipamena (Bortziriak Expert dendako lotea) Maribel Agirrerentzat; Legia-Kanttonberri-Eztegarako saria (Lixoian afaria) Josune Andueza eta Mikel Zubietarentzat izan zen eta aipamena (Kalash), Maite Urkiarentzat; Berako saria (Errekalde), Maria Nieves Astondoa eta Jaime Elgorriagarentzat eta aipamena (Ostargi Optika), Juana Mari Orozentzat; Agerrako saria (Bidaxka) Amelia Lasagarentzat eta aipamena (Manolo ferretería), Maria Luisa Zabaletarentzat eta baserrietan, saria (Zubiondo) Ilekunbordako Consuelo Iriarterentzat eta aipamena (Jaurena), Mari Carmen Etxegarairentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun