Mendiko ibilgailu batek hiru txirrindulari harrapatu ditu Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 1a, 10:30
Istripu baten artxiboko irudia

Istripua mendiko ibilgailu baten eta hiru txirrindulariren artean gertatu zen atzo, Etxalartik Lizarietara doan errepidean. Hiru txirrindularietatik bi buru-hezurrean traumatismo larriekin eraman zituzten ospitalera, horietako bat helikopteroan. Hirugarrenak zauri arinak zituen.

Txirrindularietako bat, 58 urteko gizonezkoa, helikoptero medikalizatuan eraman zuten Iruñera, Nafarroako Ospitalgunera, buru-hezurreko traumatismoarekin eta aldaka hautsiarekin. Bigarrena, 51 urteko bertze gizonezko bat, anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten Bidasoko ospitalera, hau ere buru-hezurreko traumatismoarekin.

Hirugarren txirrindulariak zauri arinak zituen eta zuten ospitalera eraman. Gertaeraren lekura Bortzirietako mediku-erizainak, Oronozko suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun