Sorginxulo Lesakako Kultur Bilguneak eta Udalak antolatutako Udako kultur zikloaren baitan Altxorraren bila kulturala eginen dute abuztuaren 7an, ortziralean, 18:30ean Plaza Zaharrean. Hamabi urte bitarteko neska-mutikoek parte hartuko dute. Astean zehar izena eman ondotik, taldeak zozketa bidez osatuko dituzte eta abuztuaren 6an jakinaraziko dituzte Turismo Bulegoan. Lesakako udaletik jakinarazi dutenez, osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteko dira jarduera gauzatzeko momentuan.