Su-artifizialak piztuko dituzte Beran abuztuaren 3an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 1a, 13:00
Bestarik ez, baina su-artifizialak bederen bai izanen dituzte abuztuaren 3an Beran.

Astelehenean 23:00etan Huescako Pirotecnia Oscenseren eskutik

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, eta aurten ospatu ezin diren besten nolabaiteko azken seinale bezala, abuztuaren 3an, astelehenean 23:00etan, Huescako Pirotecnia Oscenseren su-artifizialak botako dituzte Toki Onako patiotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun