Beran deskaltzifikagailuak eskainiz deiak egiten ari direla ohartarazi du Foruzaingoak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 31a, 12:35
Batez ere bakarrik bizi diren adinekoek jaso dituzte deiak.

Merkatuko prezioa halako lau garestiago saltzen dituzte eta kontratua sinatuz gero, hagitz zaila omen da gibelera egitea

Foruzaingoak jakinarazi duenez, deskaltzifikagailuak saltzen dituen enpresa bat Berako etxebizitzetara deika ari omen da, batez ere bakarrik  bizi diren adineko pertsonei. Euren produktuak merkatuan duten prezioa baino lau aldiz garestiago saltzen omen dituzte eta kontratua sinatuz gero, gibelera egitea hagitz zaila omen dela ohartarazi du Foruzaingoak eta honen berri zabaldu du Berako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun