Erabatera taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 1en Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 14:00
Bertze zenbait taldetako musikariak bildu dira Erabatera taldean.

Larunbatean 19:00etan Altzateko Plazan, Uda Bizia egitarauaren barrenean.

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Erabatera taldeak kontzertua emanen du abuztuaren 1ean, larunbatean 19:00etan Altzateko plazan.

EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte.

Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun