1936ko gerran eta ondoko urteetan izan ziren errepresaliatu beratarrak omenduko dituzte abuztuaren 2an

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 08:00
Duela bi urte bestetako txupinazoa pizteko aukera izan zuten gerrako "ahaztuek".

Igande eguerdian eginen dute ekitaldia Berako Herriko Etxeko Plazan

Txupinazorik ez dute botako eta besta ofizialik ez dute ospatuko aurten Beran, baina besten nolabaiteko seinalea izaten ari da herrian uztail hondarreko eta abuztu hasierako egunotan: txirrindularitza saria egin zen joan den larunbatean, Erabatera taldeak musika kontzertua emanen du larunbatean, profesionalen esku pilota jaialdia izanen da igandean, su-artifizialak astelehenean…  Abuztuaren 2an, igande eguerdian, duela bi urte lehen suziria pizteko aukera izan zuten 1936ko gerran eta ondorengo urteetan izan ziren errepresaliatu beratarrei  omenaldi xume bat eskainiko die lore-eskaintza eginen die Berako Udalak.

«Gerran hildakoak, desagertuak, gartzelaratuak eta bortxaz herritik erbesteratuak gogoratu nahi ditugu. Bizi dugun pandemia egoerari egokitutako burutuko da ekitaldia Herriko Etxeko Plazan. Egia, justizia eta erreparazioa», dio Berako udalaren oharrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun