Karmen Etxalarkoa ibilbidea mantentzeko auzolana egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 19:00
Karmen Etxalarko Ibilbidearen bosgarren puntuan atseden hartzeko mahai bat paratu dute auzolanean.

Egurrezko mahaia bat ere paratu dute ibilbidearen bosgarren mugarrian

Uztailaren 18an Karmen Etxalarkoa ibilbidea mantentzeko urteko auzolana egin zuten Etxalarren. Hamahiru lagun elkartu ziren eta arbol eroriak baztertu, desbrozadora pasatu, bidea erorita zegoen puntu batean moldatu, eroritako kartel bat berriz ere kokatu eta bosgarren mugarrian egurrezko mahai bat jarri zuten. Joan den urteko irailaren 21ean, pastorala egin eta bi urteren buruan, estreinatu zen Karmen Etxalarkoa ibilbidea eta urtean behin auzolana egiteko ardura hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun