‘Matriuska’ antzezlana eskainiko dute uztailaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 18:00
'Matriuska' antzezlana ikusgai izanen da ortzegun arratsean Bixkantxeneko plazan.

Kamikaz Kolektiboaren eta Ttak Teatroaren eskutik, ortzegunean 22:00etan Bixkantxeneko plazan

Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak Matriuska antzezlana eskainiko dute uztailaren 30ean, ortzegunean 22:00etan Lesakako Bixkantxeneko plazan, Sorginxulo Lesakako Kultur Bilguneak, Udalaren laguntzarekin antolatutako udako kultur zikloaren barnean.

Obrako pertsonaiek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera.

Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.Matriuska bi taldeen arteko elkarlanaren bigarren lana da. Aurretik Agur eta dolore pieza motza egin bait genuen elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun