Berako bestetako antzinako programak ikusgai paratuko dituzte Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 28a, 20:00
1903ko Berako bestetako programaren azala. Hori da erakusketan ageri den zaharrena.

Rosa eta Totono Errandonearen bilduma uztailaren 31tik abuztuaren 28ra bisitatzeko aukera izanen da

Aurten Covid-19a dela-eta Berako bestak ez dira ospatuko; nolanahi ere, Rosa eta Totono Errandoneak prestatu duten herriko bestetako antzinako programen erakusketa ikusteko aukera izanen da uztailaren 31tik abuztuaren 28ra arte (biak barne) Berako Kultur Etxeko erakusgelan. Programa hauek 1903tik 1976ra bitartekoak dira.

Berako Kultur Etxea asteartetik igandera irekia egonen da (igande arratsaldez eta astelehenetan egun osoz itxia), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Abuztuaren 4an, 5ean, 6an eta 15ean ere arratsaldez itxia egonen da.

Aipatu bezala, programa hauek 1903tik 1976ra bitartekoak dira.

Egitarau horietan ikusten ahal da programen diseinuaren bilakaera, kolorearen eta argazkiaren inklusioa, programazio mota (ekitaldiak eta emanaldiak), bestetako ordutegiak, euskararen presentzia edo falta, udalerria izendatzeko modua (Bera, Vera, Vera de Bidasoa…), eta abar.

Bisitari bakoitzak modu ezberdinean ikusi ahal izanen du erakusketa hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun