Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Hezurbeltzak taldeak kontzertua eman zuen larunbat arratsalde eguzkitsuan Altzateko Plazan. Hainbat jende bildu zen plazan, segurtasun neurri guztiak betez, Jon Maia bertsolariak, Gorka Hermosa akordeoilariak eta Jesús Prieto Piti gitarra-joleak eskainitako emanaldi gustagarriaz gozatzera.