Istripua 12:20 aldera gertatu da. Ordu horretan, inguru hartan zebiltzan hiru lagunek eman diete abisua larrialdi zerbitzuei. Berehala, helikoptero bat eta Ertzaintzaren mendi talde bat bertaratu dira ezbeharra gertatu den lekura. Sendagileak, ordea, ezin izan du ezer egin gizona bizkortzeko.