Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Hezurbeltzak taldeak kontzertua eman zuen larunbat arratsalde eguzkitsuan Altzateko Plazan. Hainbat jende bildu zen plazan, segurtasun neurri guztiak betez, Jon Maia bertsolariak, Gorka Hermosa akordeoilariak eta Jesús Prieto Piti gitarra-joleak eskainitako emanaldi gustagarriaz gozatzera.
Euren kantuetan, bertzeak bertze, emigrazioa, gizarteko pertsona baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzearekin batera, poetika, umorea, kritika eta edertasuna uztartu zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!