Mendiko ibilbideak garbitzeko auzolana eginen dute larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 27a, 20:00
Mendiko ibilbideak garbituko dituzte.

Heldu den larunbatean, abuztuaren 1ean, mendiko GR eta PR ibilbideak garbitzeko auzolana eginen dute Arantzan. Herritarrak 08:00etan plazan bilduko dira eta norberak bere desbrozadora eraman beharko du.

Parte hartu nahi dutenek uztailaren 31ra arte, ortziralera arte, eman dezakete izena, Herriko Etxera deituz (948 63 40 05).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun