Izan Bidea dinamikarekin bat egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 27a, 09:21

75 bat lagunek Olazarko itzulia egin zuten, herriko presoak gogoan

Izan Bidea, ibiltarien sarea dinamikaren baitan, Lesakako Sarek antolatuta mendi itzulia egin zuten 75 bat lagunek uztailaren 25ean. Lesakako plazatik abiatuta Olazarko itzulia egin zuten ibiltariek. «Igor, Mattin, Mikel eta Ibon etxeratzeko bidean». Olazarko putzuaren inguruan abestu zuten eta gogoratu zuten Ibon 233 kilometrora dagoela, Igor 830 kilometrora, Mattin 780 kilometrora eta Mikel 857 kilometrora, eta berriz ere etxean, 0 kilometrora, alegia, egon bitartean lanean segitu behar dela.

Izan bidea dinamikak 3 milioi kilometro (Euskal Herriko biztanleak adina) osatu nahi ditu oinez, lasterka edo bizikletaz. Horretarako, aplikazio bat jautsi behar da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun