Jaiki Hadi taldearekin muxikoak izan dituzte ortziralean Alkaiagan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 27a, 10:00

Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatutako udako kultur zikloaren bigarren ekitaldia egin zuten uztailaren 24an, Santiago bezperan, Alkaiagan. Eguraldi bikaina aprobetxatuz, Muxikoak dantzatzeko aukera izan zuten Jaiki Hadi taldearekin. Beraz, Santiago bestarik ez, baina nolabaiteko seinalea izan dute Alkaiagan ere eta jende dexente animatu zen dantzatzera, giro onean. Lesakako Kultur Zikloak hilaren 30ean izanen du segida. Ortzegunean, 22:00etan, Matriuska antzezlana eskainiko du Bixkantxeneko plazan Kamikaz Kolektiboak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun