Auto-gidari bat salatu dute Beran N-121-A errepidean zealdoka gidatu eta drogetan positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 26a, 14:00
Foruzaingoaren patruila Bera. Argazkia: Foruzaingoa

Ageri denez, bertze auto gidari batzuk Foruzaingora deitu dute N-121-A errepidean auto bat noiznahi bere erreitik sartu-atera zebilela ikusi dutenean. Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentrotik Elizondoko komisaldegiko patruila bat mobilizatu dute eta aipatu auto-gidaria Beran gelditu dute. Substantzien proba egin ondotik, gidariak, 51 urteko Atarrabiako bizilagun batek, 1,06 mg/litroko alkohol-tasa eman du eta positibo marihuana proban. Marihuana-poltsa ttiki bat ere konfiskatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun