Perugorriak Nafarroako Unibertsitatean egin zuen doktoretza, gibeleko lesioaren bilakaerari lotutako mekanismo molekularrak aztertu ondotik. Gero, doktoretza ondoko egonaldia Newcastleko Unibertsitatean egin zuen, eta Parisko Unibertsitatean eta Vienako Unibertsitatean ere ibilia zen ikerketan. 2012an, berriz, Biodonostia Institutuan sartu zen, gibeleko kalte kronikoaren eta gibeleko minbiziaren bilakaerari lotutako mekanismo molekularrei buruzko ikerketa-taldea sortu eta zuzentzeko. Urtebete geroago Ikerbasque Fellow izendatu zuten, eta 2017az geroztik, Ramon y Cajal Programako ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean.