Berako XII. Txirrindularitza Saria uztailaren 26an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 24a, 17:00

44 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.

Kadete mailako txirrindulariek 44 kilometroko ibilbidea osatuko dute, igandean 11:00etan Iamoteneatik abiatuta

Berako Udalak antolatutako Uda Bizia egitarauaren uztaileko ekitaldiak bukatzeko, hilaren 26an, Berako XII. Txirrindularitza Saria antolatu du Gure Txokoak, kadete mailako txirrindulariei zuzendua. 44 kilometroko ibilbidea izanen dute eta igandean 11:00etan abiatuko dira Iamoteneatik.


4,4 kilometroko zirkuituari hamar itzuli eman beharko dizkiote txirrindulariek. Euskalduna jatetxearen parean izanen da helmuga eta bertatik pasatzen diren bakoitzean tarteko helmuga (bikoitietan) eta sprint berezien (bakoitietan) sailkapenerako puntuak pilatuko dituzte lehenik pasatzen diren txirrindulariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun