Mendi itzulia antolatu du Lesakako Sarek uztailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 23a, 14:00

'Izan bidea' dinamikaren barrenean eginen dute Olazarko itzulia larunbat goizean Lesakan.

'Izan bidea' dinamikaren barrenean, larunbatean 10:00etan plazatik abiatuta Olazarreko itzulia eginen dute

Izan Bidea, ibiltarien sarea dinamikaren baitan, Lesakako Sarek mendi itzulia antolatu du uztailaren 25erako. Larunbatean 10:00etan Lesakako plazatik abiatuta Olazarreko itzulia eginen dute ibiltariek. «Igor, Mattin, Mikel eta Ibon etxeratzeko bidean, etorri eta egin zuk ere bidea», dio Lesakako Sareren oharrak. Ondotik, hamaiketakoa izanen da Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun