Gaur ireki dute Lesakako udal pilotalekua

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 23a, 11:00
Erabiltzaileek ordua hartu eta bortz euroko fidantza utzi beharko dute.

Covid-19aren ondorioz itxita egon ondotik, gaur, uztailaren 23an, ireki dute Lesakako udal pilotalekua. Hemendik aitzinera, pilotalekua 10:00etatik 21:00etara egonen da erabilgarri eta joan nahi dutenek ordua erreserbatu beharko dute. Ordua hartzeko kiroldegira joan  (10:00etatik 21:00etara), bertan izena eman eta bortz euroko fidantza utzi behar dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun