Hezurbeltzak taldeak kontzertua emanen du uztailaren 25ean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 13:00
Jon Maia bertsolariak Gorka Hermosa eta Jesus Prieto 'Piti' musikariak izanen ditu lagun oholtzan.

Larunbatean 19:00etan Altzateko plazan

 

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du uztailaren 25ean, larunbatean 19:00etan Altzateko Plazan, eta ez Merkatu Plazan, hasieran iragarria zegoen bezala.


Hezurbeltzak
 proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu, zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortuz. Euren kantuetan, bertzeak bertze, emigrazioa, gizarteko pertsona baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzearekin batera, poetika, umorea, kritika eta edertasuna uztartzen dituzte. Jon Maia bertsolariak Gorka Hermosa eta Jesús Prieto Piti musikariak izanen ditu lagun oholtzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun