Itxita egon behar izan duten zerbitzuei guttiago kobratuko die Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 20:00

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko kamioia.

Koronabirus Covid-19aren eraginpeko establezimendu edota profesionalek 18.000 euro inguruko diru-laguntza izanen dute

Joan den ekainaren 9an egindako bilkuran, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko Juntak aho batez erabaki zuen Covid-19 koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz legez itxita egon diren saltoki, establezimendu eta profesional guztiei diru-laguntzak ematea. Guztira, Mankomunitateak emandako diru-laguntzak 18.000 euro ingurukoak izan dira.

Laguntza horiek tasak kobratzean aplikatuko dira, kobratu beharreko zenbatekoa murriztuz, eta establezimenduak itxita egon diren aldiarekiko proportzionalak dira.

Neurri horrekin, Mankomunitateak babesa eman nahi dio tokiko merkataritzari, eta, ahal duen neurrian, Bortzirietako ekonomia suspertzen lagundu. «Gure saltokiekin bat eginez eta haien esloganean oinarrituta, «Herriak bizirik, eta herriak garbi!», dio oharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun