Beran antolatu dituzten kultur ekitaldien egunetan kamioiek eta autobusek ezin izanen dute Lizuniagatik Berara joan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 11:00

Bertan behera gelditu diren Berako besten partez, uztailean eta abuztuan kultur programazio zabala prestatua du Berako Udalak Uda Bizia goiburupean eta uztailaren 11z geroztik hainbat emanaldi eskaintzen ari dira. Egun horietan, hain zuzen, Lizuniagatik heldu diren kamioiek eta autobusek ezin izanen dute Berara jautsi.

Hemendik aitzinerako ekitaldien egunak hauek dira: uztailaren 25a (Hezurbeltzak taldearen kontzertua) eta abuztuaren 1a (Erabatera taldearen saioa), 8a (Mugaldekoak Band taldearen emanaldia), 15a (Old School Funky Familyren saioa), 22a (Afrika Bibang taldearen emanaldia) eta 30a (Sun magoaren Bat, 2, hiru… magia! ikuskizuna).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!