Emanaldi gustagarria eskaini dute Zea Mays taldeko Aiorak eta Pitik Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 14:00

Uztailaren 4az geroztik, asteburuero-asteburuero Arantzako Aterpean egiten ari diren Uda garai akustikoa egitasmoaren baitan, Zea Mays taldeko Aiora eta Pitik kontzertu ederra eskaini zuten joan den larunbatean. Heldu den asteburuan, berriz, Joseba Irazoki beratarraren txanda izanen da.

Osasun egoera tarteko, edukiera mugatuarekin egiten ari dira Aterpean kontzertuak. Tarteka, hori ere mugatuta, afariak ere antolatzen dituzte eta horietako bat joan den larunbatean egindakoa izan zen.

Larunbat honetan, berriz, Joseba Irazoki beratarra gonbidatu dute eta 19:30ean hasiko da bere emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun