Lesakako parke eolikoa

Kamisetak eta banderak salgai paratu ditu Endara Bizirik plataformak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 21a, 15:00

Lesakako Auzoberri inguruan egin nahi duten parke eolikoaren kontra lanean segitzen du Endara Bizirik plataformak. Berriki kamisetak eta banderak atera dituzte eta Lesakako zenbait tokitan utzi dituzte nahi duenak eros ditzan.

Kamiseta beltzak eta zuriak egin dituzte eta 15 eurotan eta 12 eurotan paratu dituzte salgai, hurrenez hurren. Banderak, berriz, bortz eurotan eros daitzeke. Lesakako Kattagorria eta Telletxea dendetan eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun