Aurten ospatu ez diren Lesakako sanferminetarako kartel eta azalak ikusgai paratuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 20a, 07:04
Aurten ez da bestarik izan, baina kartel eta azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dituzte egunotan.

Uztailaren 20tik 31ra ikusgai izanen dira lehiaketara aurkeztutako lanak Harriondoa Kultur Etxeko komentuan

Aurten ez dute Sanferminik izan Lesakan, baina udalak bestetarako kartel eta programaren azal eta kontrazal lehiaketak deituak zituen. Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira Harriondoa Kultur Etxeko komentuan uztailaren 20tik 31ra. Igande eta astelehenetan 10:30etik 14:00etara eta asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era irekiko dituzte ateak. Bisitariek lanik gogokoenak bozkatzeko aukera ere izanen dute. Aipatzekoa da sariak ere bere horretan mantenduko dituela Lesakako udalak eta 250 euroko txartela izanen dute kartel eta azal lehiaketako irabazleek eta 100 eurokoa kontrazal lehiaketakoak.

Aipatzekoa da lehiaketara zazpi kartel eta zortzi azal aurkeztu dituztela eta herriko neska-mutikoek 40 marrazki aurkeztu dituzte kontrazal lehiaketarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun