GUTUNA: Bortzirietako Emakumearen Memoriaren Baratzea

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 18a, 12:00

Gaurko egunez, duela hiru urte, inauguratu zuten Arantzan dagoen Bortzirietako Emakumearen Baratzea. Horixe gogoratu nahi izan du Mentxu Peña Lizarazuk idatzi honetan.

Emakumea eta lurra
emakumea eta baratzea
emakumea eta gizadia
ez dira kasualitatea. 
Ezta emakumearentzat
hain garrantzitsua izatea ere.
  
 Boterearentzat gutizia,
 izan da emakumea,
 zein baratzea,
 ez baitu alferrik 
 aitzinera atera gizadia
 gizaldiz gizaldi.

 Horretaz ohartu ziren
 arte emakumea 
 boteretsua zen,
 ohartu orduko hasi ziren
 ehizaldiak.
  
 Ohartu ziren, bai
 Lur komunaletan lan eginez,
 eta komunitatean biziz,
 emakumea zela medio
 egiten zutela aitzinera. 
   
 Atzo eta baita oraindik
 gaurko emakume anitz ere,
 izan dira eta dira 
          sarraskituak,
   
     gogor jipoituak,
          bortxatuak, erailak,
 emakumeek landu eta lantzen
     dituzten lurren
 jabetza lortu nahian.

 Horregatik, atzo eta gaurko
 emakume guztiak aintzat
 hartuz, eta omena eskainiz 
 dugu Arantzan
 Bortzirietako Emakumearen
 Memoriaren Baratzea.
 Ttikia izan arren,
 Bere izaera eta mezua
 izugarri handia baita.

 Aurten bizi dugun egoera dela eta,
«ospakizunik ez 
 baina ahanzturarik ere ez».
   

Gogoratu emakume eta gizon!
   

«Lurra gure ama dela
      eta ama gure lurra»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun