Etxalarren bizi den gizonezko bat atxilotu dute orain dela bi urte Frantzian ebatsitako auto batean zihoalako

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 16a, 16:52
Zaragozan egindako droga kontrol batean geldiarazi zuten bikotea.

Etxalarren bizi den 56 urteko frantziar gizonezko bat eta Andoainen erroldatutako bosniar bat zihoazen Alfajarinen geldiarazi duten autoan.

Zenbait komunikabidek aditzera eman dutenez, guardia zibilek bi gizonezko atxilotu zituzten asteartean Alfajarinen (Zaragozan) egindako droga kontrol batean. Etxalarren bizi den 56 urteko frantziar bat eta Andoainen erroldatutako 44 urteko bosniar bat dira atxilotutakoak eta Frantziako Gareoulten ebatsitako auto batean zihoazen.

Egindako miaketan, guardia zibilek gidariari 8.120 euro atzeman zizkioten, plastikoan bildutako bi multzotan zeramatzanak eta gidariak ez zuen horien jatorria argitzerik izan. Bi atxilotuak, autoa ebastea egotzita, asteazkenerako epaiketara deituak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun