Ordezkapena egiteko gizarte hezitzailea kontratatu nahi du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 15a, 14:00

Eskaerak uztailaren 24a baino lehen aurkeztu behar dira

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte hezitzailea kontratatu nahi du ordezkapen bat egiteko. Hautatzeko probak 2020ko uztailean edo/eta abuztuan eginen dituzte

Baldintzei dagokienez, Gizarte hezitzaile gradua edo baliokidea izatea, gidatzeko baimena eta kotxe izatea eta euskalduna izatea, C1 edo baliokidea eskatuko dituzte.

Deialdian parte hartzeko eskaera uztailaren 24ko eguerdiko hamabiak baino lehen aurkeztu beharko da Etxalarren, Mankomunitateko bulegoetan. Aldez aurretik, Lansaren izena emana egotea ezinbertzekoa da (lan eskatzaile edo lan hobetze modalitatean).

Eskaera orria eta baldintza plegua interesdunen esku egonen da Mankomunitateko bulegoetan (948 63 50 36 telefonoan edo info@bortziriakgz.eus posta-elektroniko helbidean).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun