Zirku ikuskizuna izanen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 15a, 12:00

Shakti Olaizola konpainiaren ‘Baldin bada’ ikusgai izanen da 19:00etan Altzateko plazan

Aurten bertan behera gelditu diren herriko besten ordez, uztailean eta abuztuan kultur programazio zabala gauzatzen ari da Berako Udala Uda Bizia goiburupean. Uztailaren 18an, larunbatean 19:00etan, Shakti Olaizola zirku konpainiak zirkua, kortosioa, akrobazia, antzerkia, dantza, musika eta pintura uztartzen dituen Baldin bada ikuskizuna eskainiko du.

Gertutik ikusiko ditugu margolari eta musikari baten erokeri eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible bere munduan eta bere errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien bezala. Baldin Bada, eta gu nahi dugun bezala posible “Baldin Bada”? Zergaitik ez eman gure buruari gure errealitatea nola margotzeko erabakitzeko aukera. Oinekin margotu, ezinezko orekak egin eta oso jarrera arraroetan abestu bezalako trebetasunak egiten dituzten bitartean erakutsiko digute azken finean brotxa gure esku dagoela eta gehien gustatzen
zaigun errealitatea margotu dezakegula. Guztiok dugu inguratuko gaituen koloreak erabakitzeko eskubidea.

Aho zabalik utziko zaituen zirku, antzerki, musika eta pintura konbinazioa. Kontorsioa, akrobazia, dantza eta antzerkia bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

Fitxa artistikoa

Ideia originala: Shakti Olaizola
Zuzendaritza: Lucio Baglivo
Interpretatzailea: Shakti Olaizola
Koreografia: Lucio Baglivo, Stefano Fabris
Laguntza artistikoa: Maite Guevara, Stefano Fabris
Argi diseinua: Naia Muñoz
Ekoizpena: Shakti Olaizola
Eszenografia: Shakti Olaizola
Jantziak: Mayari Reta
Argazkilaritza: Barbara Govan, Naia Muñoz
Bideoa: Jesus Pueyo, Ivan Izagirre

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun