Keu Agirretxea eta Pablo Novoa Arantzan aritu dira

Arantzako Aterpean egiten ari diren Uda garai akustikoa kontzertu zikloaren barne, Keu Agirretxea eta Pablo Novoak kontzertua eman zuten larunbatean. Uztailaren 4az geroztik asteburuero-asteburuero antolatuak dituzte hitzorduak eta larunbat honetan, uztailak 18, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti ariko dira.

Emanaldida 19:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun