Joan den larunbatean Olatz Salvador eta Jagoba Salvador aritu ziren Aterpean –beheitiko argazkietan–, eta hortik aitzinera asteburuero kontzertuak izanen dituzte, tarteka, afariak ere bai. Aurtengo ezohiko osasun egoera tarteko, edukiera mugatua izanen duten hitzorduak izanen dira, eta gehienez 50 lagun hartuko dituzte.
Uztailaren 18an Zea Mays taldeko Aiora eta Piti ariko dira (egun horretan afaria ere eginen dute), uztailaren 25ean Joseba Irazoki, uztailaren 31n Nøgen, abuztuaren 1ean Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariak (afaria eta kontzertua), abuztuaren 8an Petti, abuztuaren 14an Xabi SOlano eta Zigor DZ, abuztuaren 22an Arimasoul eta Makala DJa eta abuztuaren 29an Trikidantz (afaria eta kontzertua).